Zer aitortzen da?

Sortutako BEZ kuotaren hiruhileko % bat aitortuko da, kuota hori ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera kalkulatuta.

Subjektu pasiboak honako aukerak izango ditu:

  • Batasun barruko ondasun eskurapenetan, subjektu pasiboaren inbertsioetan eta aktibo finkoen eskualdaketetan sortutako kuotak gehitzea.  Oinarri ezargarriak beti adierazi beharko dira, nahiz eta subjektu pasiboak kuota horiek urteko aitorpenean, 391 ereduan, likidatzeko aukera izango duen.
  • Aktibo finkoak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuoten zenbatekoa kentzea. Hala eta guztiz ere, subjektu pasiboak erabakitzen badu aktibo finkoen batasun barruko eskurapenen edo subjektu pasiboaren inbertsioen kuotak urteko aitorpenean likidatzea, kuota horiek ezin izango dira kendu kuotak likidatu aurreko ezein likidaziotan.