310 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen Erraztua

Nork aurkeztu behar du?

Erregimen Erraztua aplikatzen zaien jarduerak bakarrik egiten dituzten zergadunak.

Zer aitortzen da?

Ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera aitortuko dira.  

Laugarren hiruhilekoan ez da 310 eredua aurkeztuko, izan ere horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 391 ereduan aitortzen baitira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: 2017 ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz eta 2016 eta  aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo laguntza programa zaharrarekin lortzen den fitxategi igoz (emaitza helbideratuz, baldin eta emaitza ordaintzeko atera bada). Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Paperean: 310 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

  • Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren Arretarako bulegoak.

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Soilik gaur egungo bertsioa eskuratu ahal izango da Gipuzkoako estanko baimenduetan.

  • 310 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria
  • 310 eredua (PDF) 2012ko uztailaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarteko zergaldietan erabilgarria

Programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak alda tzen dituena (PDF)

Azaroaren 30eko HAC/1264/2018 Agindua, 2019. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

Azaroaren 28ko OFP/1159/2017 Agindua, 2018. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuko moduluak garatzen dituena.(PDF gaztelaniaz)

Azaroaren 25eko OFP/1823/2016 Agindua, 2017. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuko moduluak garatzen dituena (PDF gaztelaniaz)

Azaroaren 12ko EHA/2430/2015 Agindua, 2016. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuko moduluak garatzen dituena (PDF gaztelaniaz)

Azaroaren 27ko EHA/2222/2014 Agindua, 2015. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuko moduluak garatzen dituena.(PDF gaztelaniaz)

Azaroaren 26ko HAP/2206/2013 Agindua, 2014. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuko moduluak garatzen disuena (PDF gaztelaniaz)

844/2012 Foru Agindua, irailaren 6ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga aitortzeko 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

1.011/2010 Foru Agindua, azaroaren 24koa, zerga arloko zenbait tramite bide elektronikoz egiteko obligazioa arautzen duena. (PDF)

536/2010 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga aitortzeko 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen disuena (PDF)

Azaroaren 28ko HAP/2549/2012 Agindua, 2013. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuko moduluak garatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

Informazio interesgarria

  • Lehen hiru hiruhilekoetan aurkeztu beharreko 310 ereduak berdinak izango dira moduluei dagozkien datuetan. Aldiz, gainerako ataletan aldatu egin daitezke.
  • Ondasun higiezinen errentamenduan aritzeaz gain (Erregimen Orokorra) Erregimen Erraztuan aitortu beharreko beste jarduera batzuk egiten badituzu, 370 eredua aurkeztu beharko duzu.
  • Era berean, 370 eredua aurkeztu beharko duzu baldin eta, Erregimen Erraztuan egonik, urtean zehar Erregimen Orokorreko jarduera bati ekiten badiozu. Kasu horretan, lehen ekitaldia amaitu arte aurkeztu behar duzu 370 eredua. Hurrengo ekitaldian 300 eredua aurkeztu beharko duzu (Erregimen Erraztutik kanpo izango baitzara).

Lotutako zergak (ereduak)

391 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa. Erregimen Erraztua

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena