Nork aurkeztu behar du?

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zergadunek Erregimen Erraztua eta Erregimen Orokorra batera aplikatu ahal izango dituzte ondoko kasuetan:

  • Ondasun higiezinak errentan edukitzeaz gain (Erregimen Orokorra) Erregimen Erraztuan aitortu beharreko beste batzuk egiten badituzu, 370 eredua aurkeztu beharko duzu.
  • Erregimen Erraztuan egonik, urtean zehar Erregimen Orokorreko jardueraren bati ekiten badiozu. Kasu horretan, 370 eredua aurkeztu beharko duzu ekitaldiaren amaiera bitarte. Hurrengo ekitaldian 300 eredua aurkeztu beharko duzu (Erregimen Erraztutik at egongo baitzara).