Zer aitortzen da?

1. Sortutako BEZ kuotaren zenbatekoa kalkulatzeko urteko behin betiko moduluak aplikatzen dira, ondasun eta zerbitzu arrunten (aktibo finkoez bestelakoak) eskurapenetan jasandako BEZ kuotak kenduta eta, ondoren, bidezko kuota minimoarekin alderatzen da; horrela, bietan handiena hartuko da kuota deribatutzat.
2. Ondorioztatzen den emaitzari gehituko zaizkio batasun barruko ondasun eskurapenetan, subjektu pasiboaren inbertsioetan eta aktibo finkoen eskualdaketetan sortutako kuotak.
3. Aktibo finkoak eskuratu eta inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuoten zenbatekoa kenduko da.