391 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa. Erregimen Erraztua
Nork aurkeztu behar du?
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregimen Erraztua aplikatzen zaien jarduerak bakarrik egiten dituzten zergadunak, hiruhilero 310 ereduan aitortzera behartuta dauden zergapekoak.
Zer aitortzen da?
Ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera aitortuko da. Horretaz gain, ekitaldiko azken aitorpen-likidaziotzat hartuko da, beraz ez da azken hiruhileko BEZaren aitorpen-likidazioa (310 eredua) aurkeztu behar.
Aurkezteko modalitateak
- Internet bidez: ZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.
Aurkezteko lekuak
Paperean egiteko:
- Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
- Itzultzekoak (Ogasunak zergadunari itzultzen dio) edo konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren Arretarako bulegoak.
Emaitza itzultzekoa denean subjektu pasiboaren kontu korronte baten 20 digitu jarri behar dira aitorpen-likidazioan
Internetez egiteko:
- Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
- Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.
Aurkezteko epea
Urtero. Hurrengo urtarrilaren lehen 31 egun naturalen barruan.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 391 eredua (PDF). Indarrean dagoen eredua.
Araudia
3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)
37/1992 Legea. (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF gazteleraz)
1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)
575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)
Azaroaren 28ko, HAC/1347/2024 Agindua, 2025. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak aldatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)
Abenduaren 19ko, HFP/1359/2023 Agindua, 2024. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak aldatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)
Azaroaren 29ko, HFP/1172/2022 Agindua, (2022ko abenduaren1eko EAO) 2023. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak garatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)
Abenduaren 1eko HFP/1335/2021 Agindua, 2022. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak garatzen dituena (PDF gaztelaniaz).
Azaroaren 25eko HFP/1155/2020 Agindua, 2021. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).
Azaroaren 30eko HAC/1164/2019 Agindua, 2020. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).
669/2014 Foru Agindua, abenduaren 17koa, 1164/2012 Foru Agindua aldatzen duena (PDF).
1164/2012 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen laburtzailea aurkezteko 390, 391, 392, 393 eredu berriak eta 390, 392 eta 393 ereduen eranskin komuna onartzen dituena.
Informazio interesgarria
- Erregimen Erraztua, BEZari buruzko 102/1992 Foru Dekretuaren IX. tituluko II. kapituluan eta BEZaren erregelamenduarenari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuaren VIII. tituluko lehenengo eta bigarren kapituluetan erregulatzen da.
Lotutako zergak (ereduak)
310 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen Erraztua
347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena
349 EBko subjektu pasiboekin egindako er...
840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena
841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena