Zer aitortzen da?

Aseguru Primen gaineko Zergari lotuta egongo dira teknika aktuarialean oinarritutako aseguruko eta kapitalizazioko eragiketak, Zergaren aplikazio-eremuan egindakoak, Espainian jarduten diren entitate aseguratzaileek adostutakoak, bai eta zerbitzuen prestazio libreko erregimenean ere.

Ez dira Aseguru Primen gaineko Zergari lotuta egongo entitate aseguratzaileek Gizarte Segurantzako Administrazioarekin edo Zuzenbide Publikoko Entitateekin ezarritako itunetatik ondorioztatutako eragiketak, Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezi batzuen kudeaketaz arduratzen direnak.

Aseguru Primen gaineko Zergatik salbuetsita egongo dira ondoko eragiketak:

1. Derrigorrezko gizarte aseguruen eta aseguru kolektiboen eragiketak, pentsio plan eta fondoen sistema alternatiboak direnean.
2. Bizi aseguruen inguruko eragiketak.
3. Teknika aktuarialetan oinarritutako kapitalizazio eragiketak.
4. Berraseguruko eragiketak.
5. Kauzio aseguruko eragiketak.
6. Esportaziorako kreditu aseguruko eta nekazaritzako aseguru konbinatuetako eragiketak.
7. Salgaien edo bidaiaren nazioarteko garraioarekin erlazionaturiko aseguru eragiketak.
8. Nazioarteko garraioan jarduten diren ontzi eta aireontziekin erlazionaturiko aseguru eragiketak, aisialdiko nabigazio edo abiazio pribatuak egiten dituztenak salbuetsita.
9. Osasun laguntza eta gaixotasuneko aseguruko eragiketak.
10.Aurreikuspen plan aseguratuei buruzko eragiketak.

Zerga %16ko tasan exijituko da.