504 eredua aurkezteko baldintzak

504 eredua (Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Europar Batasuneko gainerako lurraldetik jasotzeko baimen eskaera) aurkeztean honako baldintzak bete behar dira:

  • Eragiketa bakoitzean aurkeztu behar da, eskatzailea enpresari dela egiaztatzeko beharrezkoa gerta daitekeen agiri guztiekin batera. Bidezko denean, halaber, berariazko xedapenek ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.
  • Eskaera bakoitzean hornitzaile bakar batek bidalitako produktuak bakarrik sartu ahal izango dira; eta produktu horiek Hidrokarburoen gaineko Zergaren, Tabako Laboreen gaineko Zergaren edota Alkohol eta Edari Alkoholdunen gaineko Zerga Berezien aplikazio esparrukoak izango dira.
  • Urrutiko salmenten sisteman izan ezik, eskaerarekin batera berme bat jarri beharko da, eta horren zenbatekoa, jaso nahi diren produktuei dagozkien kuoten baliokidea izango da.

Berme horren xedea da sortzen diren zergen ordainketa ziurtatzea.

Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak, egiaztatu ondoren jarritako berme hori nahikoa dela sor daitezkeen zergei aurre egiteko, baimena luzatuko du 505 ereduaren bidez (hau da, Fabrikazio Zerga Bereziei atxikitako produktuak Europar Batasuneko gainerako lurraldetik jasotzeko baimena egingo du.). Ereduaren ale bat hornitzaileari eta bestea interesatuari emango die.