504 Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Europar Batasuneko gainerako lurraldetik jasotzeko baimen eskaera

Nork aurkeztu behar du?

Sakatu hemen Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Europar Batasuneko gainerako lurraldetik jasotzeko baimen eskaera (504 eredua) aurkeztu behar duzun jakiteko.

Zer aitortzen da?

Beste estatu kide batetik merkataritzarako jaso nahi diren eta hornitzaile bakar batenak diren fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekua

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Edozein unetan aurkeztu daiteke.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)
20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

Prozedura

  • Erregistratu gabeko operadoreek eta baimendutako hartzaileek berariazko prozedura bat jarraitu behar dute Europar Batasunatik Zerga Bereziei lotutako merkantziak jaso ahal izateko. Prozedura horretan sartzen dira merkantzia jaso aurretik egin beharreko tramiteak, merkantzia jasotzeko unean egin beharrekoak eta jaso ondoren egin beharrekoak.