Aurkezteko epea

509 eredua aurkezteko epea aldatu egingo da aitortu nahi den gorabeheraren arabera:

  • Agiri laguntzailearen 3 zk. alea (agiria egin duenari itzuli beharrekoa) arauzko epean jaso ez izana: Hiru hilabeteko epean, produktuak bidali diren datatik aurrera.
  • Ale hori behar bezala bete gabe jaso izana: jaso den egunaren ondorengo hamabost egunen barruan; eta, edozein kasutan ere, hiru hilabete igaro baino lehen.
  • Produktuak berriro fabrikan edo gordailu fiskalean sartzea:  une horretan bertan.
  • Emandako kantitatearen, hartzailearen edota emate lekuaren inguruko datuen aldaketa: aldaketa gertatu ondorengo 24 orduen barruan.

Adibidez, gorabehera 2005eko abenduan gertatu bada, gorabeheren orria 2006ko urtarrilaren 1etik 5era bitarte aurkeztuko da oro har. Baina tarte horretan bi jaiegun daudenez (hilaren 1a eta 6a); beraz, horiek lanegunak ez direnez, benetako aurkezpen epea hilaren 2tik (lehenengo lanegunetik) hilaren 7ra (bosgarren lanegunera) artekoa izango da.