509 Gorabeheren orria
Nork aurkeztu behar du?
Agiri laguntzaile administratibo edo komertzialak, edota erraztuak egin dituztenek, hau da, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen joan-etorrian erabiltzen diren agiriak egiten dituztenek.
Zer aitortzen da?
Honako gorabehera hauek:
- Agiri laguntzailearen 3 zk. alea (agiria egin duenari itzuli beharrekoa) arauzko epean jaso ez izana.
- Hartzailearen edo emate lekuaren aldaketak.
- Emate lekuaren aldaketa.
- Joan-etorrian edota fabriketan zein gordailu fiskaletan bersartzerakoan izandako galerak.
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: 509 inprimakia bete eta aurkeztuz.
- Interneten: Gipuzkoatarian 500/503/509/511/551/552 laguntza programaren bitartez.
Aurkezteko lekua
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
Aurkezteko epea
509 eredua aurkezteko epea aldatu egingo da hautatutako modalitatearen eta aitortutako gorabeheraren arabera.
Inprimakiak
PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.
- 509 eredua (PDF)
Laguntza programak
Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.
- Fabrikazio Zerga Bereziak (ZZBB). Eredu hauek: EMCS_503_509_511_551_. Eguneraketa. (EXE v 5.8)
- Fabrikazio Zerga Bereziak (ZZBB). Eredu hauek: EMCS_503_509_511_551_. Programa komuna (EXE v 5.8)
Araudia
1165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
1040/1997 Foru Agindua, abenduaren 17koa, besteak beste 517 eredua onartzen duena (PDF)
531/2000 Foru Agindua, uztailaren 11koa, besteak beste 500/503 ereduak eta emate orriak euskarri magnetikoan aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak onartzen dituena. (PDF)
20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)
Informazio interesgarria
- Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen zirkulazioan erabili beharreko agiri laguntzaile administratiboak (500 eredua) 1992ko irailaren 11ko Europar Batzordearen 2719/1992 Erregelamenduan(PDF gaztelaniaz) onartu ziren. Erregelamendu hori Europar Batzordearen 2225/1993 Erregelamenduan (EEE) (PDF gaztelaniaz) aldatu zuen 1993ko uztailaren 27an.
- Agiri laguntzaile erraztuak (503 eredua) Europar Batzordearen 3649/1992 Erregelamenduan (EEE) (PDF gaztelaniaz) onartu ziren.