Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren 2. tarifa

Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren 2. tarifan sar daitezke:

  1. 2.1 epigrafea: Harrikatz-mundrunak eta NC 2706 kodean sailkatutako gainerako produktuak.
  2. 2.2 epigrafea: Bentzolak eta NC 2707.10; 2707.20; 2707.30 eta 2707.50 kodeetan sailkatutako gainerako produktuak.
  3. 2.3 epigrafea: NC 270791.00 kodean sailkatutako kreosota olioak.
  4. 2.4 epigrafea: Olio gordinak eta NC 2707 kodean sailkatutako baina 2.2 eta 2.3 epigrafeetan jaso gabeko gainerako produktuak.
  5. 2.5 epigrafea: Gas naturalaren olio gordin kondentsatuak, erabilera orokorrekoak, NC 2709 kodean sailkatuak.
  6. 2.6 epigrafea: Gas naturalaren olio gordin kondentsatuak, karburantez bestelako erabilera dutenak, NC 2709.kodean sailkatuak.
  7. 2.7 epigrafea: NC 2709 kodean sailkatutako gainerako produktuak.
  8. 2.8 epigrafea: Gasolina bereziak eta NC 2710.11.11, 2710.11.15, 2710.11.21, 2710.11.25, 2710.11.70 eta 2710.11.90 kodeetan sailkatutako gainerako produktuak, edozein xede dutelarik ere.
  9. 2.9 epigrafea: Kerosenoak ez diren tarteko olioak, erabilera orokorrekoak, NC 2710.19.11, 2710.19.15 eta 2710.19.29 kodeetan sailkatuak, edozein xede dutelarik ere.
  10. 2.10 epigrafea: Kerosenoak ez diren tarteko olioak, NC 2710.19.11, 2710.19.15 eta 2710.19.29 kodeetan sailkatuak eta karburantez bestelako erabilera dutenak, edozein xede dutelarik ere.
  11. 2.11 epigrafea: Olio astunak eta prestakinak, NC 2710.19.81, 2710.19.83, 2710.19.85, 2710.19.87, 2710.19.91, 2710.19.93 eta 2710.19.99 kodeetan sailkatuak, edozein xede dutelarik ere.
  12. 2.12 epigrafea: NC 2711.29.00 kodean sailkatutako hidrokarburo gaseosoak, eta NC 2705 kodean sailkatutako produktuak, erabilera orokorrekoak.
  13. 2.13 epigrafea: NC 2711.29.00 kodean sailkatutako hidrokarburo gaseosoak, eta NC 2705 kodean sailkatutako produktuak, karburantez bestelako erabilera dutenak.
  14. 2.14 epigrafea: Baselina eta NC 2712 kodean sailkatutako gainerako produktuak.
  15. 2.15 epigrafea: NC 2715 kodean sailkatutako nahasketa bituminosoak:
  16. 2.16 epigrafea: Osaera kimiko jakineko hidrokarburoak, Zergaren esparru objektiboan sartuak eta NC 2901 eta 2902 kodeetan sailkatuak.
  17. 2.17 epigrafea: NC 3403 kodean sailkatutako prestakinak.
  18. 2.18 epigrafea: Detonazioaren kontrako prestakinak eta gehigarriak, NC 3811 kodean sailkatuak.
  19. 2.19 epigrafea: Alkilbentzenoen nahasketak eta alkilnaftalenoen nahasketak, NC 3817 kodean sailkatuak.