512 Hidrokarburoen gaineko zerga. 2. tarifako produktuen hartzaileen urteko zerrenda

Nork aurkeztu behar du?

Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren 2. tarifako produktu hautemangarriak igortzen dituzten fabriken, gordailu fiskalen eta biltegi fiskalen titularrek.

Zer aitortzen da?

Produktu horien 50.000 litro edo hortik gorako igorpenak, Zerga Bereziei buruzko 20/1998 Foru Dekretuak 51. artikuluaren 1 apartatuan jasotako salbuespena egiten denean.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: Aukeran Zerga administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoz egitera behartuta ez dauden pertsona eta entitateentzako:
  1. Eredua Zergabideatik osatu eta inprimatuz<
  2. 512 inprimakia bete eta aurkeztuz
  • Internetez: Eredua Zergabideatik osatu eta inprimatuz

Aurkezteko lekuak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentua, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018Donostia).

Aurkezteko epea

Urtero. Urte bakoitzaren lehen hiruhilabetearen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)

220/2002 Foru Agindua, martxoaren 11koa, besteak beste 512 eredua onartzen duena (PDF).

 

Informazio interesgarria

  • Foru Ogasunean 512 eredua aurkeztu beharko da, produktuak igorri zituen establezimendua Gipuzkoako lurralde historikoan dagoenean.