Zuzeneko ematea

Fabrikatzaileak, lan aitorpena (518 eredua), Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) aurkeztuko du zuzenean.

518 ereduak hiru ale ditu:

  1. Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren alea:  Ale hau Ikuskaritzako Zuzendariordetzan geratzen da.
  2. Zeharkako Zergen Zerbitzuaren alea: Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, gehienez ere hogeita lau orduko epean, ale hori Zeharkako Zergen Zerbitzuari entregatzen dio.
  3. Fabrikatzailearen alea: Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, eredua onartu ondoren, ale hori fabrikatzaileari itzultzen dio.