518 Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zerga. Lan aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Alkohol eta edari deribatuen fabrikatzaileek, distilazio eta desnaturalizazio eragiketak egiten dituztenean, eta gordailu fiskalen titularrek, (Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak suspentsio erregimenean gordailatu, jaso, eman, eta, hala dagokionean, eraldatu ditzakeen establezimendua) desnaturalizazio eragiketei dagokienean.

Zer aitortzen da?

  • Alkohol fabriketan egin diren distilazio, desnaturalizazio eta deshidratazio eragiketak.
  • Edari deribatuen fabriketan egindako distilazio eragiketak.
  • Alkohol fabriketan eta gordailu fiskaletan egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekua

Hiru modalitateak (zuzeneko ematea, posta ziurtatuz egindakoa eta telefax bidezkoa) Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) aurkeztuko dira.

Aurkezteko epea

Aurkezteko epea 518 ereduaren aurkezpen modalitatearen araberakoa izango da:

  • Zuzeneko ematea: eragiketa hasi baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago.
  • Posta ziurtatuz bidaltzea: eragiketa hasi baino gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago.
  • Telefax bidez bidaltzea: eragiketa hasi baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

1.037/1998 Foru Agindua, 1998ko abenduaren 3koa, besteak beste 520 eredua onartzen duena (PDF)

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

Informazio interesgarria

  • Martxan jarriko den aparatu bakoitzeko lan aitorpen bat aurkeztuko da, dagokion zenbakia adieraziz.
  • Eragiketaren epeak ezin ditu bi zergaldi desberdinetako egunak hartu.
  • Lan aitorpenak koerlatiboki zenbakitu behar dira urte naturalaren barruan, eta independenteak izango dira instalatuta dagoen aparatu bakoitzeko.