Posta ziurtatu bidez bidaltzea

Fabrikatzaileak posta ziurtatuaren bidez bidaliko dizkio Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzari (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) lan aitorpenaren 520 ereduaren ale hauek:

  • Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren alea.
  • Zeharkako Zergen Zerbitzuaren alea.
  • Fabrikatzailearen alea

Fabrikatzaileak berarentzat gordeko ditu dagokion alea eta posta ziurtatuaren frogagiria.

Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, dokumentua onartu ondoren, izapidetu eta fabrikatzaileari itzuliko dio posta ziurtatuaz; edo bestela, fabrikara egiten duen lehen bisitaldian eramango du.

Enpresaren zerga karpetan behar bezala lotuta gordeko dira Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren alea, fabrikatzailearen alea bidali izanaren frogagiria, bidezko denean, lan aitorpena eta aitorpen horrekin lotuta aurkeztu diren gorabeheren orriak, halakorik izanez gero.

Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, Zeharkako Zergen Zerbitzuaren alea jasotzen duenetik gehienez ere hogeita lau orduko epean, Zeharkako Zergen Zerbitzuari entregatuko dio.