520 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga. Lan eragiketetan izandako emaitzen orria
Nork aurkeztu behar du?
Alkohol eta edari deribatuen fabrikatzaileek, destilazio eta desnaturalizazio eragiketak egiten dituztenean, eta gordailu fiskalen titularrak, (Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak suspentsio erregimenean gordailatu, jaso, eman, eta, hala dagokionean, eraldatu ditzakeen establezimendua) desnaturalizazio eragiketei dagokienean.
Zer aitortzen da?
Egin den lan aitorpen bakoitzagatik aurkeztu behar da 520 eredua. Eta bertan, emaitza orriaren zenbakia, zergaldia eta zein lan aitorpen eta aparaturi dagokion adieraziko da.
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia), aurkeztuz, bitarteko hauetakoren bat erabiliz:
- Internet bidez:Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.
Aurkezteko lekua
Bi modalitateak (zuzeneko ematea eta posta ziurtatuz egindakoa) Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) aurkeztuko dira.
Aurkezteko epea
Gorabehera amaitu ondorengo hogeita lau orduen barruan.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 520 eredua (PDF)
Araudia
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
1.037/1998 Foru Agindua, 1998ko abenduaren 3koa, besteak beste 520 eredua onartzen duena (PDF)
20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)
Informazio interesgarria
Lan eragiketetan izandako emaitzen orria koerlatiboki zenbakituko dira establezimendu eta urte natural bakoitzaren barruan, erabilitako aparatua eta lan aitorpenari dagokion zenbakia edozein direlarik ere.