Zuzeneko ematea

Fabrikatzaileak, lan eragiketetan izandako gorabeheren orria (520 eredua), Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) aurkeztuko du zuzenean.

520 ereduak hiru ale ditu:

  1. Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren alea: Ale hau Ikuskaritzako Zuzendariordetzan geratzen da.
  2. Zeharkako Zergen Zerbitzuaren alea: Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, gehienez ere hogeita lau orduko epean, ale hori Zeharkako Zergen Zerbitzuari entregatzen dio.
  3. Fabrikatzailearen alea: Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, eredua onartu ondoren, ale hori fabrikatzaileari itzultzen dio.

Enpresaren zerga karpetan behar bezala lotuta gordeko dira Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren alea, lan aitorpena eta aitorpen horrekin lotuta aurkeztu diren gorabeheren orriak, halakorik izanez gero.