Zerga tasak

Oro har, elektrizitatearen gaineko zerga %4,864ko tasan exijituko da.

Hala ere, zerga tasa hori aplikatzetik ondorioztatzen diren kuotek ez dute balio hauetatik behera egingo:

  • 0,5 euro orduko megavatt bakoitzeko (MWh), elektrizitateak industria erabilera duenean.
  • 1 euro orduko megavatt bakoitzeko (MWh), elektrizitateak bestelako erabilerak dituenean.

Baldintza horiek betetzen ez direnean, kuota horiek aplikatuko dira (0,5 euro eta euro 1 megavatt bakoitzeko, hurrenez hurren) oro har aplikatzekoa den zerga tasaren ordez (%4,864).

Zerga honen ondorioetarako, ulertuko da kontsumorako elektrizitate horniketa hauek direla industria erabilerakoak:

  • Goi-tentsioan egindakoak.
  • Behe-tentsioan egindakoak, helburua labore lurrak ureztatzea denean.