Hileko aitorpena aurkezteko epea

BEZaren hileko aitorpen-likidazioa (320 eredua edo 330 eredua) aurkeztera behartuak dauden zergadunek Zergaren aitorpen-likidazioa hilero aurkeztu behar dute, sortzapenak gertatu diren hila amaitu ondorengo hirugarren hilabetearen lehen hogeita bost naturalen barruan.

Hona, oro har, aitorpena aurkezteko epeak:

  • Urtarrilean egindako eragiketak: apirilaren 1etik 25era.
  • Otsailean egindako eragiketak: maiatzaren 1etik 25era.
  • Martxoan egindako eragiketak: ekainaren 1etik 25era.
  • Apirilean egindako eragiketak: uztailaren 1etik 25era.
  • Maiatzean egindako eragiketak: abuztuaren 1etik 25era.
  • Ekainean egindako eragiketak: irailaren 1etik 25era.
  • Uztailean egindako eragiketak: urriaren 1etik 25era.
  • Abuztuan egindako eragiketak: azaroaren 1etik 25era.
  • Irailean egindako eragiketak: abenduaren 1etik 25era.
  • Urrian egindako eragiketak: urtarrilaren 1etik 25era.
  • Azaroan egindako eragiketak: otsailaren 1etik 25era.
  • Abenduan egindako eragiketak: martxoaren 1etik 25era.

Epearen azken eguna (hil bakoitzeko 25a) jaieguna bada (igandea edo jaieguna) epea hurrengo lanegunera bitarte luzatuko da.

Adibidez, 2006ko martxoari dagokion aitorpena, oro har, 2006ko ekainaren 1etik 25era aurkeztuko da. Ekainaren 25a igandea denez (jaieguna), epea hurrengo lanegunera bitarte luzatuko da: astelehena, ekainak 26.