563 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Zerga horrek kargatutako eragiketak egiten dituzten zergadunek.

Zer aitortzen da?

Hileko edo hiruhileko natural bakoitzean, egoki denaren arabera, egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

  • Positiboak eta ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Negatiboak (emaitza 0 denean): Finantza entitate laguntzaileetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

  • Hilekoa. BEZaren ondorioz derrigorrez hileko aitorpen-likidazioa aurkeztu behar duten subjektu pasiboek sortzapena gertatu den hilaren ondorengo hirugarren hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko dute.
  • Hiruhilekoa. BEZaren ondorioz derrigorrez hiruhileko aitorpen-likidazioa aurkeztu behar duten subjektu pasiboek sortzapena gertatu den hiruhilekoa amaitu ondorengo bigarren hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko dute.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

 

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

  • Likidatzen den epealdian fabrikazio zerga bereziei atxikitako produktuen izakinik eta mugimendurik izan ez bada ez da beharrezkoa izango likidazio-aitorpenik aurkeztea.
  • Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga Berezia sortzapenaren momentuan indarrean dauden zerga tasen arabera exijituko da.