Hiruhileko aitorpena aurkezteko epea

BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa (300 eredua) aurkeztera behartuak dauden zergadunek alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa hiruhilero aurkeztu behar dute, sortzapenak gertatu diren hiruhilekoaren azken hila amaitu ondorengo bigarren hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

Hona, oro har, aitorpena aurkezteko epeak:

  • Lehen hiruhilekoan (urtarriletik martxora) egindako eragiketak: maiatzaren 1etik 25era.
  • Bigarren hiruhilekoan (apiriletik ekainera) egindako eragiketak: abuztuaren 1etik 25era.
  • Hirugarren hiruhilekoan (uztailetik irailera) egindako eragiketak: azaroaren 1etik 25era.
  • Laugarren hiruhilekoan (urritik abendura) egindako eragiketak: otsailaren 1etik 25era.

Epearen azken eguna (aitorpena aurkeztu behar den hileko 25a) jaieguna bada (igandea edo jaieguna) epea hurrengo lanegunera bitarte luzatuko da.

Adibidez, ekitaldi baten lehen hiruhilekoari dagokion aitorpena, oro har, urte horretako maiatzaren 1etik 25era aurkeztuko da. 25a igandea izango balitz (jaieguna), epea hurrengo lanegunera bitarte luzatuko da: astelehena, maiatzak 26 (jaieguna denean ezik).