Urrutiko salmenten sistema

Urrutiko salmenten sistema Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Batasun barruan zirkulatzeko sistema bat da, produktu horiengatik jatorriko estatu kidean jadanik Zerga sortu denean, Batasuneko beste estatu batean helbideratutako edozein pertsonarengana zuzenduta, tabako laboreen harrerari buruz ezarritako murrizpenak betez, baldin eta produktu horiek saltzailearen bitartez edo horren kargura zuzenean edo zeharka bidaliak edo garraiatuak badira eta erregelamenduz jarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira.

Ondorio horietarako, Europar Batasuneko beste estatuetatik datozen tabako laboreak jasotzea banaketaren alorrean indarrean dagoen araudian jarritako baldintzak kasu guztietan betetzen dituzten ondorengo hauetara mugatuko da: gordailuzain baimenduak, operadore erregistratuak, erregistratu gabeko operadoreak, jasotzaile baimenduak edo urrutiko salmenten sistemako hartzaileak.