Salbuespen kasuak

Lehendabiziko behin betiko matrikulazioa Zenbait Garraiobideren gaineko Zergatik salbuetsiko da honako garraiobideak direnean::

1. Taxi, autotaxi edo autoturismotzat jotzen diren automobilak.

2. Soilik gidarien irakaskuntza jardueran kontraprestazio bidez aritzeko xedez matrikulatutako automobilak.

3. Soilik alokairu jarduerei lotzeko xedez matrikulatutako automobilak.

4. Desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatzen diren eta horiek soilik erabiltzekoak diren automobilak, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

  • Beste ibilgailu bat antzeko baldintzetan matrikulatu zenetik gutxienez 4 urte joanak izatea. Dena den, ibilgailuen erabateko ezbeharra gertatzen denean, baldintza hori ez da eskatuko, baldin eta ezbeharra behar bezala egiaztatzen bada.
  • Ibilgailua matrikulatu ondorengo 4 urteetan ez eskualdatzea

5. Matrikulazio berezia izan duten ibilgailuak, matrikula diplomatikoaren erregimenpean.

6. Hamabost metroko luzera gainditzen ez duten aisiarako eta kirolerako urontzi eta itsasontziak, soilik alokairu jarduerei lotzeko xedez matrikulatu direnean.

7. Beren konfigurazioa dela-eta, soilik arraun edo pala bidez mugiaraz daitezkeen urontziak, eta kategoria olinpikoko belaontziak.

8. Estatuak, autonomia erkidegoek, lurralde historikoek, udal korporazioek edota enpresa nahiz erakunde publikoek matrikulatutako aireontziak.

9. Abiazio Zibileko Zuzendaritza Orokorrak ofizialki onartutako eskolen izenean matrikulatutako aireontziak, baldin eta soil-soilik pilotuen ikaskuntza eta prestakuntza aeronautikorako edota birziklatze profesionalerako erabiliko badira.

10. Aire nabigaziorako enpresen izenean matrikulatutako aireontziak.

11. Soilik aire nabigaziorako enpresei errentan uzteko matrikulatu diren aireontziak.

12. Titularrak ohiko egoitza atzerritik Gipuzkoako lurralde historikora aldatzearen ondorioz matrikulatzen diren garraiobideak. Salbuespena aplikatuko bada, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Gutxienez aldaketa egin aurreko hamabi hilabetez, jarraian, interesatuek ohiko egoitza lurralde espainiarretik kanpo izan behar dute.
  • Garraiobideek jatorrizko edo abiapuntuko herrialdean tributazio baldintza arruntetan erosiak edo inportatuak behar dute izan, eta herri hartatik irteteagatik ez dute kuoten salbuespenik edo itzulketarik eduki behar izan.
  • Interesatuak lehengo egoitza utzi aurreko sei hilabeteetan gutxienez, garraiobideek egoitza horretan erabiliak izan behar dute.
  • Matrikulatzeko eskaera, hogeita hamar eguneko epean egin beharko da, ibilgailua Espainian erabiltzen hasi eta gero.
  • Salbuespena izan duten garraiobide matrikulatuak ezingo dira eskualdatu matrikulazioaren ondorengo hamabi hilabeteetan. Baldintza hau ez betetzeak zerga ordainaraztea ekarriko du berarekin, ez betetzea gertatu den eguneko eraginez.