Oharra:
Eredu hau 2025eko uztailaren 8ra arte egongo da indarrean. Uztailaren 9tik aurrera, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren autolikidaziorako 576 eredua erabili beharko da.
565 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa
Nork aurkeztu behar du?
Garraiobidearen (ibilgailu, urontzi edo aireontzia) lehendabiziko behin betiko matrikulazioa beren izenean egiten duen pertsona edo entitateak.
Zerga helbidea Gipuzkoako lurralde historikoan duten pertsona fisikoek lurralde horretan matrikulatuko dute garraiobidea.
Zer aitortzen da?
Garraiobidearen lehendabiziko behin betiko matrikulazioa Gipuzkoan baita zergari ez lotzeko edota zergatik salbuesteko baldintza edo betekizun erabakigarrietan izandako aldaketak ere.
Ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko, izan daitezkeen murrizpenak aintzat hartuz zehaztutako oinarri ezargarriari indarrean dauden zerga tasak aplikatuko zaizkio.
2021eko uztailaren 11tik 2021eko abenduaren 31era arte indarrean dauden tasak: Ibilgailuen zerga tasa aplikatzeko CO2 isurien aldaketa.(PDF gaztelaniaz).
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: 565 inprimakia bete eta entregatuz. Horrekin batera, frogagiriak aurkeztu behar dira.
- Internet: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko kudeatzaile administratiboen elkargo ofizialak zergak kudeatzeko egindako lankidetza hitzarmenaren dagokion eranskinera atxikitako kudeatzaile administratibo kolegiatuak.
Aurkezteko lekuak
- Positiboak: ordaintzeko (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean):
- Ordainketa Finantza entitate laguntzaileetan egingo da.
- Gero, inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan aurkeztuko da, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2, 20018 Donostia).
- Negatiboak (kuota 0 denean): Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2, 20018 Donostia).
Aurkezteko epea
Hogeita hamar egun, garraiobidea eskuratzen den egunetik, edo garraiobidea Espainian erabiltzen hasten denetik edota zergari ez lotzeko edo zergatik salbuesteko arrazoiak aldatzen direnetik aurrera. Aitorpena, edozein kasutan ere, garraiobidea behin betiko matrikulatu aurretik aurkeztu behar da.
Inprimakiak
PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau ezin da estankoetan eskuratu.
- 565 eredua (PDF)
“001-CG eredua”: “Kudeatzaile administratiboaren aldeko baimena edo Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialaren aldekoa”. Eredu horren erabilpena jasota dago Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak ibilgailuen matrikulazioko 565 ereduaren aurkezpenari dagokionez sinatutako hitzarmenean
Zergadunaren lekuan beste pertsona bat baimendu nahi bada Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa aurkeztera, itzultzearen eskaera egitera, eta Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren murrizpen eskaera aurkeztera, horrek, xede hauetarako dauden sinadura eskuordetzeko baimenak eta bien Nortasun Agiriak aurkeztu behar ditu.
- ZGGZBaren aitorpen-likidazioa aurkezteko sinadura eskuordetzeko baimena (PDF)
- ZGGZBaren itzultzearen eskaera aurkezteko sinadura eskuordetzeko baimena (PDF)
- BEZaren murrizpen eskaera aurkezteko sinadura eskuordetzeko baimena (PDF)
Programak
Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.
Araudia
4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziena. (GAO, 2023-08-07) (PDF)
349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankidetzan jarduteko era onartzen duena (PDF)
1.281/2001 Foru Agindua, abenduaren 14koa, Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa egiteko 565 eredu berria onartzen duena. (GAO, 2002-01-03) (PDF)
20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)
Informazio interesgarria
- Zenbait Garraiobideren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa (565 eredua) zergapekoak edo bere ordezkariak sinatu behar du.
- Zergadunek, merkatuko balioa zehazteko, Ogasun eta Finantza foru diputatuak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Oinordetza eta Dohaintzen garraiobide erabilien balorazio onartutako garraiobide erabilien balorazio taulak erabili ahal izango dituzte, zergaren sortzapen egunean indarrean daudenak.
Lotutako zergak (ereduak)
309 BEZ: Aldizkakoa ez den aitorpen-likidazioa
620 Ondare Eskualdaketak: Ibilgailu erabilien salerosketako aitorpen-likidazioa