Zerga Oinarria

Zerga oinarria honako hau izango da:

  1. Garraiobide berrietan, erosketa-balioaren guztizko osoa, BEZik gabe.
  2. Garraiobide erabilietan, zerga sortzen den eguneko merkatu balioa.


Aurretik atzerrian matrikulatuta egon diren garraiobideak lehen aldiz matrikulatzen badira Espainian behin betiko, ibilgailu erabili gisa, merkatu baliotik gutxituko du, haren barruan egonez gero, zeharkako zergengatik exijigarriak izango ziren kuoten zenbateko erresiduala. Aldiz, garraiobidea ibilgailu berri gisa egon bada Espainian lehen aldiz matrikulatuta, kuota horiek ez dira kengarriak izango. Horretarako, zenbateko erresiduala zehazteko, garraiobide erabiliak sortzapenaren unean duen merkatu balioari portzentaje hau aplikatuko zaio: garraiobidea berria izan balitz, zerga horien kuotek haren salmenta prezioan, zergak barne, egingo zuten portzentaje bera.

Merkatu balioa zehazteko, subjektu pasiboek Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak onesten dituen batez besteko salmenta prezioak garraiobide erabilien balorazio taulak erabili ahal izango dituzte, hain zuzen ere, zergaren sortzapenaren unean indarrean daudenak.

Subjektu pasiboek aitortzen duten merkatu balioa aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera kalkulatu bada, Zerga Administrazioak ezingo du balio hori egiaztatu Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 56. artikuluan aurreikusitako beste bitartekoak erabilita.