​​​​​​

576 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Garraiobidearen (ibilgailu, urontzi edo aireontzia) lehendabiziko behin betiko matrikulazioa beren izenean egiten duen pertsona edo entitateak.

Zerga helbidea Gipuzkoako lurralde historikoan duten pertsona fisikoek lurralde horretan matrikulatuko dute garraiobidea.

Zer aitortzen da?

Garraiobidearen lehendabiziko behin betiko matrikulazioa Gipuzkoan baita zergari ez lotzeko edota zergatik salbuesteko baldintza edo betekizun erabakigarrietan izandako aldaketak ere.

Ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko, izan daitezkeen murrizpenak aintzat hartuz zehaztutako oinarri ezargarriari indarrean dauden zerga tasak aplikatuko zaizkio.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet

Zergabidea plataforma erabiliz, zuzenean edo beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.

  • Zerga Administrazioaren laguntzarekin

Zergaduna Herritarren Arretako bulegoetara joango da aurkeztu beharreko dokumentazioarekin, eta bertan funtzionari baten laguntza izango du 576 eredua aurkezteko. (Momentuz, Errotaburuko buegoan bakarrik)

Aurkezteko epea

576 ereduaren aurkezpena eta, hala badagokio, dagokion diru-sarrera garraiobidearen behin betiko matrikulazioa eskatu ondoren egin beharko dira, eta, betiere, matrikula hori egin aurretik.

Zerga egitatea ez bada behin betiko matrikulazioa, aitortzeko epea hamabost egun naturalekoa izango da, zergaren sortzapenetik aurrera kontatuta.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa).
  • Garraiobidea erosi izanaren faktura. Partikular bati erosi bazaio, salerosketa kontratua eta eskualdatzailearen IFZa.
  • Azterketa teknikoaren fitxa, ezaugarri orokorren ziurtagiria edo ezaugarri teknikoen orria, garraiobide motaren arabera.
  • Garraiobide berria izateak dakartzan lehen matrikulazioen kasuan, eskabidearen orria.
  • Garraiobide erabilien kasuan, zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.
  • Garraiobidea Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean erositakoa bada, garraiobidearen jatorrizko dokumentazioa eta jatorrizko herrialdetik garraioaren frogagiria.
  • Garraiobidea Europar Batasunekoa ez den estatu batean erositakoa bada, garraiobidearen jatorrizko dokumentazioa eta inportazioko ADBa.
  • Behar denean, zergari ez lotzeko, salbuesteko edo oinarria murrizteko arrazoien frogagiriak, ekainaren 11ko 255/2025 Foru Aginduaren III. eranskinean zehaztutakoaren arabera.

Imprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

576 eredua (PDF)

Araudia

  • 4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziena. (GAO, 2023-08-07) (PDF)
  • 255/2025 Foru Agindua, ekainaren 11koa, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia autolikidatzeko erabiliko den 576 eredua onetsi eta hura aurkezteko moduak eta epeak ezartzen dituena. (GAO, 2025-06-27) (PDF).
  • 347/2025 Foru Agindua, abuztuaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita 255/2025 Foru Agindua, ekainaren 11koa, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia autolikidatzeko erabili beharreko 576 eredua onetsi eta hura aurkezteko moduak eta epeak ezartzen dituena. 

Informazio interesgarria

Erabiliak diren ibilgailu eta ontzien merkatuko balioa zehazteko, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak onartutako garraiobide erabilien balorazio taulak erabili ahal izango dituzte, zergaren sortzapen egunean indarrean daudenak.

Lotutako zergak (ereduak)