Zerga Oinarriaren murrizpen kasuak

Zenbait Garraiobideren gaineko Zergaren zerga oinarria honako murrizpenak izango ditu:

1. %50eko murrizketa baldin eta ibilgailu automobilen edukiera homologatua gutxienez bost plazakoa eta gehienez bederatzikoa bada, gidariarena barne bi kasuetan, eta indarrean dagoen araudiaren arabera familia ugaritzat hartzen direnek ez bestek erabiltzeko direnean, Murrizpen horretarako, honako baldintzak bete behar dira:

  • Ibilgailuaren behin betiko matrikulazioa familiako aitaren edo amaren izenean edo, bestela, bien izenean egingo da.
  • Gutxienez lau urte igaro behar dira aurreko a) letran aipatutako pertsonen izenean eta murriztapen horren babesean beste ibilgailu bat matrikulatu denetik. Dena den, ibilgailuen erabateko ezbeharra gertatzen den kasuetan, baldintza hori ez da exijituko ezbeharra behar bezala frogatzen bada.
  • Murrizpen honen babesean matrikulatutako automobila ezin izango da eskualdatu matrikulazio egunetik hasi eta lau urteko epean.

2. % 30 murriztuko da, ibilgailu hauei dagokienez:

  • «Autokarabana» bezela difinitutako ibilgailuak, hain zuzen 1998ko abenduaren 23ko 2822/98 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II. Eranskinean (2007ko ekainaren 30ean indarrean zegoen testua aintzat hartuta).
  • N1 eta  misto moldagarriak diren ibilgailuak, etxebizitza gisa erabiltzeko egokitu direnak.