Zergari ez lotzeko, zergatik salbuesteko edo zerga murrizteko arrazoiak aldatzea

Zergapeko egitatea egin zenetik lau urte igaro baino lehen, zergari ez lotzea, zergatik salbuestea edo zerga murriztea ekarri zuten arrazoiak edo betekizunak aldatu badira, zergadunak autolikidazioa aurkeztu eta zerga ordaindu beharko du, aldaketa hori gertatzen den uneari dagokionez, salbu eta aldaketaren ondoren zergapetu gabeko edo salbuespeneko kasu bat aplikatu behar bada.

Aurreko paragrafoan aipatzen den epea bi urtera murriztuko da, garraiobideen behin betiko lehen matrikulazioa salbuetsita egon denean, kontraprestazio bitartez gidariak trebatzeko ez beste ezertarako erabiliak izan direnean edo alokairu-jardueretan soilik aritzen direnak.