Zergari lotu gabeko kasuak

Ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien lehen matrikulazioa Zenbait Garraiobideren gaineko Zergari lotu gabe egongo da, honako garraiobideak direnean:

  1. N1, N2 eta N3 kategorietan jasotako ibilgailuak, zergari ez lotzeko beste kasu batzuetan sartuta ez daudenean. Gainera, N1 kategoriakoen kasuan, nahitaezkoa da horiek jarduera ekonomiko bati atxikita egotea modu esanguratsuan. Dena den, ibilgailu horiek etxebizitza gisa erabiltzeko egokitzen direnean, Espainian egiten zaien behin betiko lehen matrikulazioa zergari lotuta egongo da
  2. M2 eta M3 kategorietan sartutako ibilgailuak, eta tranbiak.
  3. Objektiboki aintzat hartuta, industrian, merkataritzan, nekazaritzan, medikuntzan edo zientzian bakarrik aplikatzekoak direnak, betiere haien serieko modeloak edo banaka hartutako ibilgailuak behar bezala homologatu baditu Zerga Administrazioak. Ondorio horietarako, ulertuko da ibilgailuak aplikazio horietarako bakarrik bideratuta daudela horietan baldintza hauek betetzen direnean: bakar-bakarrik bi eserleku izatea (gidariarena eta aldamenekoarena), ez izatea ez eserleku gehigarririk ez eserlekuak ainguratzeko euskarririk, zamarako espazioan alboetako leihorik ez egotea eta espazio horrek barruko bolumenaren 100eko 50 baino gehiago hartzea.
  4. 2 edo 3 gurpileko ziklomotorrak, eta kuadriziklo arinak.
  5. Motozikletak eta kuatrizikloak ez diren 3 gurpileko ibilgailuak, bi kasuetan zilindrada ez bada 250 zentrimetro kubikotik gorakoa, barne errekuntzako motorren kasuan, edo gehieneko potentzia garbia 16 kW-tik gorakoa ez denean, gainerako motorretan.
  6. Mugikortasuna mugatua duten pertsonentzako ibilgailuak.
  7. Ibilgailu bereziak, beti ere quad-ak ez badira.
  8. Ibilgailu misto moldagarriak, karrozeriaren sabaiaren parte estrukturaletik lurreraino duten altura osoa 1.800 milimetrotik gorakoa denean, betiere lur orotako ibilgailuak ez badira eta jarduera ekonomiko bati atxikita badaude modu esanguratsuan. Dena den, ibilgailu horiek etxebizitza gisa erabiltzeko egokitzen direnean, Espainian egiten zaien behin betiko lehen matrikulazioa zergari lotuta egongo da.
  9. Indar armatuek, Estatuko, autonomia erkidegoetako eta toki korporazioetako segurtasun indarrek eta kidegoek, bai eta aduanako zaintzaileek ere, defentsa, zaintza eta segurtasun eginkizunetan erabiltzeko direnak.
  10. Anbulantziak eta, dauzkaten ezaugarriengatik, autobide eta errepideetan zaintza eta sorospen lanetarako bakarrik erabil daitezkeen ibilgailuak.
  11. Aisiarako edo ur kiroletarako itsasontzi edo ur ontziak, gehienez 8 metroko luzera dutenak. Ur motoen lehen matrikulazioa beti egongo da zergari lotuta.
  12. Beren ezaugarri teknikoengatik, nekazaritza edo basogintzako lanetarako edo gaixoak eta zaurituak garraiatzeko bakarrik erabili daitezkeen aireontziak.
  13. Aireratzeko unean gehienez 1.550 kilogramo pisatzen duten aireontziak