588 Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Jarduera urtarriletik urrira bitartean eteteagatik aurkeztutako autolikidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Pertsona fisiko edo juridikoak eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arauaren 35.3 artikuluan aipatzen diren entitateak, energia elektrikoa ekoiztu eta sistema elektrikoan sartzen dutenak, jarduera urtarriletik urrira bitartean etetzen denean..

Zer aitortzen da?

Denboraldi bakoitzean egindako eragiketak..

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 588 imprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia Gipuzkoatariatik transmitituz

Aurkezteko lekuak

  • Positiboak eta ordaintzekoak Finantza entitate laguntzaileetan..
  • Negatiboak (emaitza 0 denean): Finantza entitate laguntzaileetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Instalazioaren jarduera eten den urte naturaleko azaroaren barruan aurkeztuko da.

Impreso

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

588 eredua (PDF)

Araudia

49/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, 591 eredua, «Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Zergadunekin egindako eragiketen urteko aitorpena», eta 588 eredua, «Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Jarduera urtarriletik urrira bitartean eteteagatik aurkeztutako autolikidazioa» onartu, eta horiek nola eta zein epetan aurkeztu ezar tzen duena