590 Esportazio edo igorpenak eragindako itzulketa eskaera

Nork aurkeztu behar du?

590 eredua aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Itzulketa jakin batzuen eskaera egiteko erabiliko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 590 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.

Aurkezteko lekuak

  1. Esportazio/igorpeneko aduana
  2. Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

590 eredua lehenengo esportazio/igorpeneko aduanan aurkeztuko da. Ondoren, esportazio/igorpen aduanak 590 eredua bete ondoren, hori esportazioko aduanako tramiteetako agiriarekin batera, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan aurkeztuko da.

Aurkezteko epea

  • Edozein unetan aurkeztu daiteke.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)

 

Informazio interesgarria

  • Eskaera bakoitzak esportazio edo inportazioko aitorpen bakarrean bildutako produktuak bakarrik bildu ahal izango ditu.
  • Esportazioaren eta igorpenaren ondoriozko itzulketak eskatzeko Zergaren sortzapen unean indarrean dauden zerga tasak aintzat hartuko dira.