Nork aurkeztu behar du?

Esportazioa edo igorpenak eragindako itzulketa eskaera (590 eredua) aurkeztu ahal izango dute honakoek:

  1. Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuen esportatzaileak.
  2. Fabrikazio Zerga Bereziei lotuta egon ez arren, zerga horri lotutako produkturen bat duten esportatzaileak.
  3. Fabrikazio Zerga Bereziei lotuta ez dauden edo horiek biltzen ez dituzten produktuen esportatzaileak, haietan zuzenean edo zeharka zerga horri atxikitako beste batzuk kontsumitu direnean.