Zer aitortzen da?

810 eredua hiruhilero aurkeztuko da; eta horretarako, ekitaldiko behin betiko aitorpen-likidazioaren konturako aitorpen-likidazioa egingo da.

Hiruhileko likidazio bakoitzaren zenbatekoa aurreko ekitaldian telekomunikazioetako operadoreek sortutako sarrera gordinen %25ari ondoko portzentaiak aplikatuz ateratzen den kopurua izango da: 1,9 udaletarako; eta 0,1 Gipuzkoako Foru Aldundirako.

Hiruhileko likidazio bakoitzaren zenbatekoa aurreko parrafoaren arabera zehaztea ezinezkoa denean, jarduera aurreko urte natural osoan gauzatu ez delako edota jarduera hasi berria delako, operadoreak berak proposatutako zenbatespenetik abiatuta lortuko da hiruhileko likidazio bakoitzaren zenbatekoa.