810 Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen hiruhileko aitorpen-likidazioa
Nork aurkeztu behar du?
Telekomunikazioetako sare publikoak instalatzeko banakako lizentzien titular diren eta telekomunikazioetako operadoreen udal zergen erregimen bereziari (PDF) lotuta dauden telekomunikazioetako operadoreek.
Zer aitortzen da?
Telekomunikazioetako operadoreek, udal mailako tributu eta prezio publiko guztien ordez (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izan ezik) ordaindu beharko duten konpentsazioaren bidezko konturako aitorpen-likidazioa.
Aurkezteko modalitateak
- Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.
Aurkezteko epea
Hiruhilekoa. Aitortzen den hiruhilekoaren azken hilaren barruan (martxoa, ekaina, iraila edo abendua).
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 810 eredua (osoa)(PDF)
Araudia
300/2000 Foru Agindua, apirilaren 11ko, telekomunikazioetako operadoreen udal zergen hiruhileko aitorpen-likidazioari buruzko 810 eredua onartzen duena (PDF)