Sozietate taldeak

Negozio zifraren zenbateko garbia, entitatea sozietate taldeko kide denean, Merkataritza Kodeko 42. artikuluan (PDF gaztelaniaz) jarraiki, honakoa izango da:

  • Talde horretako entitateen multzoaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren sortzapenaren azkenaurreko urteari dagokiona. Adibidez, 2006an aurkeztu beharreko jakinarazpenerako, 2004ko zergaldiari erreferentzia egiten dion negozio zifraren zenbateko garbia esleituko zaio. Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da.
  • Aipaturiko irizpidea aplikatuko da baita ere baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.
  • Negozio zifraren zenbateko garbia entitate nagusiek jakinarazi beharko dute. Alabaina, 842 eredua betetzean, entitate nagusiek taldeko entitate guztien identifikazio fiskaleko zenbakia zerrendatu beharko dute.