842 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Negozio zifraren zenbateko garbia jakinaraztea

Nork aurkeztu behar du?

842 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: negozio zifraren zenbateko garbia jakinarazpena eredua aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Negozio zifraren zenbateko garbia zergadun motaren arabera aldatuko da:

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: Aukeran Zerga administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoz egitera behartuta ez dauden pertsona eta entitateentzako:
  1. Eredua Zergabideatik osatu eta inprimatuz
  2. 842 inprimakia bete eta aurkeztuz
  • Internetez: Eredua Zergabideatik osatu eta inprimatuz

Aurkezteko epea

Komunikazioak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ondorioak izan behar dituen ekitaldiko urtarrilaren 1etik otsailaren 14ra bitartean, biak barne.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau ezin da estankoetan eskuratu.

  • 842 eredua (PDF).
  • Kasu berezia: Aitorpena lehen aldiz aurkezten bada Gipuzkoan, 39tik 42ra bitarteko laukiak bete beharko dira 840 ereduan(PDF) eta 842 eredua ez da aurkeztuko.

Araudia

1020/2012 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan negozio-zifraren zenbateko garbia jakinarazteko erabili behar den 842 eredua onartzen duena. 

Lotutako ereduak

036 Zentsu Aitorpena