Europar Batasuneko beste estatu batzuetan egoitza duten zergadunentzako aukerako erregimena

 

Betekizun batzuk betetzen dituzten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek aukerako erregimen hori aplikatzea eskatu ahal izango dute eta emaitza zergadunak epe horretan Espainiako lurraldean lortutako errentengatik Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kontzeptuan ordaindutako zenbateko orokorra (konturako sarrerak barne) baino txikiagoa bada, Zerga Administrazioak gehiegizkoa itzuliko dio, aurrez beharrezkoak diren egiaztapen guztiak eginda.

Aukera horrek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauen arabera kalkulatutako benetako tributazioa suposatzen du. Hala ere, Erregimen hori aukeratzen duenak, inola ere, ez du bere Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadun izaera galduko. Beraz, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araudian xedatutakoaren arabera dagozkien betebehar guztiak konplitu beharko ditu.

Nork aukera dezake?

Espainia ez den Europar Batasuneko estatu kide batean egoiliar direla frogatzen duten pertsona fisikoek, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatuta dauden herrialde edo lurraldeetan egoitza duten zergadunei ez zaie inoiz ere aplikatuko hautazko araubidea.

Baldintzak

Hautazko araubidearen aplikazioa eskatu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte zergadunek:

  1. Pertsona fisikoak izatea.
  2. Egoitza Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean dutela frogatzea.
    • Zirkunstantzia hauek gertatzen direla frogatzea:
    • Zergaldian lortutako errenta guztien 100eko 75, gutxienez, zergaldi horretan lanarengatik eta jarduera ekonomikoengatik lurralde espainiarrean lortutako etekinen baturak osatzen duela.
    • Lanarengatik eta jarduera ekonomikoengatik Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako etekinak lurralde espainiarrean lortutako errenta osoaren zati gehien direla.
  3. Lanarengatik eta jarduera ekonomikoengatik Gipuzkoako Lurralde Historikoan lortutako etekinen batura handiagoa dela beste bi lurralde historikoetako bakoitzean lortutakoena baino.

Lurralde espainiarrean lortutako errentek, aurreko letran aipatu direnek, zergaldian Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga ordaindu izana.

Errenta osoaren zehaztasuna

Zergadunak zergaldian lortutako errenta osoa zehazteko, zergaldi horretan lortutako errenta guztiak kontuan hartuko dira, non sortu diren eta ordaintzailearen egoitza non dagoen begiratu gabe.

Errentak kalifikatzeko, aintzat hartu beharko da zer dioen 8.2.b) artikuluan otsailaren 26ko 326/1999 Errege Dekretuak, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak.

Errenten zenbateko garbiak konputatuko dira, eta zenbateko horiek kalkulatzeko jarraitu beharko da otsailaren 26ko 326/1999 Errege Dekretuak, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduari buruzkoak, 8.2.c) artikuluan xedatutakoa.

Zergaren zenbatekoa

Zerga Administrazioak zehaztuko du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zein zenbateko dagokion zergadunak hautazko araubidearen aplikazioa eskatu duen zergaldiari.

Kalkulua egiteko, honako irizpideak erabiliko dira, maiatzaren 11ko 49/1999 Foru Dekretuak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 9. artikuluan jasotakoaren arabera:

  1. Kontuan hartuko dira zergadunak zergaldian lortu dituen errenta guztiak eta behar bezala frogatu dituen zirkunstantzia pertsonal zein familiarrak.
  2. Aplikatzekoa izango da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak 68. artikuluaren 1 apartatuan jasotakoa.
  3. Zerga Administrazioak batez besteko karga tasa finkatuko du, eta tasa hori ondoko zatidura bider 100 eginez sortuko da:
    • Zenbakitzailea kalkulatzeko, kuota osotik kenduko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak VII. tituluan jasotako kenkariak, 82. eta 85. artikuluetakoak izan ezik.
    • Izendatzailea oinarri likidagarria izango da.
    • Batez besteko karga tasa bi zenbaki hamartarrekin adieraziko da.
  4. Horrela lortutako batez besteko karga tasa zati honi aplikatuko zaio, alegia, hautazko araubidea aplikagarri zaion zergadunak lurralde espainiarrean zergaldian lortutako errentek oinarri likidagarrian duten zatiari.

Aurreko apartatuan deskribatutako eragiketen emaitza txikiagoa bada zergadunak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kontzeptupean lurralde espainiarrean lortutako errentengatik, konturako ordainketak barne, zergaldian ordaindutako kopuruen zenbateko osoa baino, Zerga Administrazioak soberakina itzuliko du, behar diren egiaztapenak egin ondoren, hurrengo artikuluan jasotako prozedurari jarraituz.

Errekerimendua, ebazpena eta itzulketa

Administrazioak zergadunari eskatu diezaioke beharrezkotzat jotzen dituen frogagiri guztiak aurkez ditzala hautazko araubidea aplikatzeko baldintzak betetzen direla frogatzearren.

Behar izanez gero, zergadunari eskatuko dio hilabeteko epean beharrezko dokumentazioa aurkez dezala, eta hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

Araubidearen aplikazioa edo kontuan hartu beharreko zirkunstantzia pertsonal edo familiarrak frogatzeko aurkeztutako agiriak lurralde espainiarrean ofiziala ez den hizkuntza batean idatzita daudenean, itzulpenarekin batera aurkeztuko dira.

Eskaera ebazteko erabakia eman aurretik, espedientea zergadunari edo, hala bada, haren ordezkariari erakutsiko zaio, egoki deritzen alegazioak egin ditzan.

Administrazioak sei hilabeteko epea izango du, eskaera egin denetik aurrera, ebazpena emateko, betiere beharrezko datu eta frogagiri guztiak jaso baditu.

Epe hori amaitutakoan, eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, ustezko ebazpenaren aurka errekurtsoa edo erreklamazioak jartzeko, edo berariazko ebazpenaren zain gelditzeko.

Eskaera isiltasun bidez ezesten den kasuetan, ondoren ematen den berariazko ebazpenak ez du inolako loturarik izango isiltasunaren zentzuarekin.

Ebazpenean jasoko dira aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera egindako kalkuluak. Hala behar denean, Zerga Administrazioak 49/1999 Foru Dekretuak 9. artikuluaren 3 apartatuan aipatzen duen soberakina itzuliko du, baina bidezkoak diren behin-behineko zein behin betiko likidazioak gero egitea baztertu gabe.

Soberakina aurreko 4. apartatuan jasotako epearen barruan itzuliko da.

Epe hori igaro eta soberakina itzultzeko agindu ez bada zergadunari leporatu ezineko arrazoiengatik, itzultzeko dagoen kopuruari martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 26. artikuluaren 6. apartatuan aipatutako berandutza interesa aplikatuko zaio, epe hori amaitu ondorengo egunetik ordaintzeko agindu arte, zergadunak horrelakorik erreklamatu beharrik gabe.

Artikulu honetan aipatutako itzulketak ordaintzeko prozedura, erregelamenduak 20. artikuluan xedatutakoaren arabera egin beharreko itzulketetarako ezarritakoa izango da.

Aurrez aurreko arreta bulegoak

Aurkeztu beharreko formulario eta ereduak

  • PAPERA (hautazko araubidera biltzeko eskaera orria, bidezko frogagiriak beharko dituena).

Idatziak alderdi hauek jasoko ditu:

  • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren hautazko araubidera biltzeko eskaera.
  • Identifikazioa (izena, helbidea, telefonoa, data, sinadura)
  • Zer ekitaldi hartu behar diren kontuan hautazko araubidea aplikatzeko.
  • Bankuko kontu korrontea
  • Erantsi beharreko agiriak (NANaren fotokopia, 10-T agiria, lanaren eta jarduera ekonomikoen etekinak errenta guztien %75 baino gehiago direlako aitorpena, lortutako errentei %24ko atxikipena aplikatu izanaren ziurtagiria, familia liburuaren fotokopia, kenkariak aplikatzeko frogagiriak, etab…).
  • INTERNET (hautazko araubidera biltzeko eskaera orria, bidezko frogagiriak beharko dituena). Edukia paperezko modalitaterako ezarritako berdina da. Paperezko idatzia fitxategi bat izango da, internet bidez transmitituko dena.

Jarraitu beharreko prozedura hurrengo atalean azaltzen da.

Gipuzkoataria erabiliz. Sinadura elektronikoa beharko da, ez pasahitz operatiboa.

Gipuzkoatariko ogasuna eta Finantza atalean beste eskari batzuekin batera, KOMUNIKAZIOAK, ESKAERAK ETA ERREKERIMENDUEN ERANTZUNAK azpiatalaren barruan.

Europar Batasuneko egoiliarrei hautazko araubidea aplikatzeko eskaera

Araudia

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena. (PDF)

11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onartzen duena. (PDF)