- Ogasuna
- Zergak
- Zergen zerrenda
- Oinordetzak eta dohaintzak
- Eskalak eta taldeak
- 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiak
2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiak
Tarifa hauek aplikatuko zaizkie:
Ahaidetasun I. taldea
I. taldekoak honakoak izango dira:
- Ondorengo ahaideak eta adoptatuak (pertsona adoptatuekin parekatzen dira harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartutako pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Seme-alabak, bilobak, birbilobak,…)
- Ezkontidea edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikote-laguna.
- Aurreko ahaideak edo adoptatzaileak (adoptatzen duten pertsonekin parekatzen dira harrera iraunkor bat edo adopzio aurreko harrera bat egiten duten pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Gurasoak, aitona-amonak, birraitona-amonak)
I. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa %1,50 izango da.
Ahaidetasun II. taldea
II. taldekoak honakoak izango dira:
- Odol-ahaidetasun bidezko 2. eta 3. mailako zeharkako ahaideak. (anai-arrebak, osaba-izebak, ilobak,…)
- Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengo ahaideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotetik eratorritakoak barne (aita-amaginarrebak, suhiak, errainak....).
II. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
| Oinarri likidagarria Goi muga (€) | Kuota osoa (€) | Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) | Tasa marginala |
| 0 | 0,00 | 8.200 | 5,70 |
| 8.200 | 467,40 | 16.390 | 7,98 |
| 24.590 | 1.775,32 | 16.390 | 10,26 |
| 40.980 | 3.456,94 | 40.990 | 12,54 |
| 81.970 | 8.597,08 | 81.970 | 15,58 |
| 163.940 | 21.368,01 | 245.990 | 19,38 |
| 409.930 | 69.040,87 | 409.740 | 23,18 |
| 819.670 | 164.018,60 | 1.229.460 | 28,50 |
| 2.049.130 | 514.414,70 | Soberakina | 34,58 |
Nola erabili taula hau ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:
Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:
- Lehen 8.200 eurogatik 467,40 euro ordainduko dituzu.
- Gainerako 3.800 euroengatik (12.000-8.200) 303,24 euro (3.800 x %7,98).
Hau da, 12.000 euroengatik 770,64 euro ordainduko dituzu (467,40 + 303,24).
Ahaidetasun III. taldea
III. taldekoak honakoak izango dira:
- 4. mailako zeharkako ahaideak. (lehengusu-lehengusinak)
- Ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaideak -maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetatik eratorritakoak barne-, (koinatu-koinatak, ezkon-ilobak,...).
- Maila urrunagokoak eta arrotzak
III. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
|
Oinarri likidagarria Goi muga (€) |
Kuota osoa (€) |
Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) |
Tasa marginala |
| 0 | 0,00 | 8200 | 7,60 |
| 8.200 | 623,20 | 16.390 | 10,64 |
| 24.592 | 2.367,10 | 16.390 | 13,68 |
| 40.980 | 4.609,25 | 40.990 | 16,72 |
| 81.970 | 11.462,78 | 81.970 | 20,52 |
| 163.940 | 28.283,02 | 245.990 | 25,08 |
| 409.930 | 89.977,31 | 409.740 | 29,64 |
| 819.670 | 211.424,25 | 1.229.460 | 35,72 |
| 2.049.130 | 650.587,36 | Soberakina | 42,56 |
Nola erabili taula hau ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:
Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:
- Lehen 8.200 eurogatik 623,20 euro ordainduko dituzu.
- Gainerako 3.800 euroengatik (12.000 - 8.200) 404,32 euro (3.800 x %10,64).
Hau da, 12.000 euroengatik 1.027,52 euro ordainduko dituzu (623,20 + 404,32).