- Ogasuna
- Zergak
- Zergen zerrenda
- Oinordetzak eta dohaintzak
- Eskalak eta taldeak
- 2011ko abenduaren 28tik 2017ko abenduaren 31ra arte gertatutako zerga-gaiak
2011ko abenduaren 28tik 2017ko abenduaren 31ra arte gertatutako zerga-gaiak
3 ahaidetasun talde daude. Lehen bi bakarrik ziren.
Tarifa hauek aplikatuko zaizkie:
Ahaidetasun I. taldea
I. taldekoak honakoak izango dira:
- Ondorengo ahaideak eta adoptatuak (pertsona adoptatuekin parekatzen dira harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartutako pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Seme-alabak, bilobak, birbilobak,…)
- Ezkontidea edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikote-laguna.
- Aurreko ahaideak edo adoptatzaileak (adoptatzen duten pertsonekin parekatzen dira harrera iraunkor bat edo adopzio aurreko harrera bat egiten duten pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan). (Gurasoak, aitona-amonak, birraitona-amonak)
I. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa %1,50 izango da.
Ahaidetasun II. taldea
II. taldekoak honakoak izango dira:
- Odol-ahaidetasun bidezko 2. eta 3. mailako zeharkako ahaideak. (anai-arrebak, osaba-izebak, ilobak,…)
- Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengo ahaideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotetik eratorritakoak barne (aita-amaginarrebak, suhiak, errainak....).
II. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
| Oinarri likidagarria Goi muga (€) | Kuota osoa (€) | Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) | Tasa marginala |
| 0 | 0,00 | 8.075 | 5,70 |
| 8.075 | 460,28 | 16.145 | 7,98 |
| 24.220 | 1.748,65 | 16.145 | 10,26 |
| 40.365 | 3.405,12 | 40.375 | 12,54 |
| 80.740 | 8.468,15 | 80.755 | 15,58 |
| 161.495 | 21.049,78 | 242.350 | 19,38 |
| 403.845 | 68.017,21 | 403.675 | 23,18 |
| 807.520 | 161.589,07 | 1.211.285 | 28,50 |
| 2.018.805 | 506.805,30 | Soberakina | 34,58 |
Ahaidetasun III. taldea
III. taldekoak honakoak izango dira:
- 4. mailako zeharkako ahaideak. (lehengusu-lehengusinak)
- Ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaideak -maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetatik eratorritakoak barne-, maila urrunagokoak eta arrotzak (koinatu-koinatak, ezkon-ilobak,...).
III. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
|
Oinarri likidagarria Goi muga (€) |
Kuota osoa (€) |
Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) |
Tasa marginala |
| 0 | 0,00 | 8.075 | 7,60 |
| 8.075 | 613,70 | 16.145 | 10,64 |
| 24.220 | 2.331,53 | 16.145 | 13,68 |
| 40.365 | 4.540,16 | 40.375 | 16,72 |
| 80.740 | 11.290,86 | 80.755 | 20,52 |
| 161.495 | 27.861,79 | 242.350 | 25,08 |
| 403.845 | 88.643,17 | 403.675 | 29,64 |
| 807.520 | 208.292,44 | 1.211.285 | 35,72 |
| 2.018.805 | 640.963,44 | Soberakina | 42,56 |