- Ogasuna
- Zergak
- Zergen zerrenda
- Oinordetzak eta dohaintzak
- Eskalak eta taldeak
- 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 27ra arte gertatutako zerga-gaiak
2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 27ra arte gertatutako zerga-gaiak
Bi ahaidetasun talde daude.
Subjektu pasiboa talde batekoa edo bestekoa den ezartzeko, kausatzailearekin (hildakoarekin) edo emailearekin duen harremana hartuko da kontuan.
- Tarifa hauek aplikatuko zaizkie:
Ahaidetasun I. taldea
I. taldekoak honakoak izango dira:
- Odol-ahaidetasun bidezko 2. eta 3. mailako zeharkako ahaideak. (anai-arrebak, osaba-izebak, ilobak,…)
- Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengo ahaideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotetik eratorritakoak barne (aita-amaginarrebak, suhiak, errainak,...).
I. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
| Oinarri likidagarria Goi muga (€) | Kuota osoa (€) | Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) | Tasa marginala |
| 0 | 0,00 | 8.075 | 5,70 |
| 8.075 | 460,28 | 16.145 | 7,98 |
| 24.220 | 1.748,65 | 16.145 | 10,26 |
| 40.365 | 3.405,12 | 40.375 | 12,54 |
| 80.740 | 8.468,15 | 80.755 | 15,58 |
| 161.495 | 21.049,78 | 242.350 | 19,38 |
| 403.845 | 68.017,21 | 403.675 | 23,18 |
| 807.520 | 161.589,07 | 1.211.285 | 28,50 |
| 2.018.805 | 506.805,30 | Soberakina | 34,58 |
Nola erabili taula hori ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:
Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:
- Lehen 8.075 eurogatik 460,28 euro ordainduko dituzu.
- Gainerako 3.925 euroengatik (12.000-8.075) 313,22 euro (3.925x%7,98).
Hau da, 12.000 euroengatik 773,50 euro ordainduko dituzu (460,28+313,22).
Ahaidetasun II. taldea
II. taldekoak honakoak izango dira:
- 4. mailako zeharkako ahaideak (lehengusu-lehengusinak)
- Ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaideak -maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetatik eratorritakoak barne-, maila urrunagokoak eta arrotzak (koinatu-koinatak, ezkon-ilobak,..).
II. taldearen tarifa:
- Talde honen tarifa ondorengo eskalarekin kalkulatuko da:
|
Oinarri likidagarria Goi muga (€) |
Kuota osoa (€) |
Oinarriaren gainerakoa Goi muga (€) |
Tasa marginala |
| 0 | 0,00 | 8.075 | 7,60 |
| 8.075 | 613,70 | 16.145 | 10,64 |
| 24.220 | 2.331,53 | 16.145 | 13,68 |
| 40.365 | 4.540,16 | 40.375 | 16,72 |
| 80.740 | 11.290,86 | 80.755 | 20,52 |
| 161.495 | 27.861,79 | 242.350 | 25,08 |
| 403.845 | 88.643,17 | 403.675 | 29,64 |
| 807.520 | 208.292,44 | 1.211.285 | 35,72 |
| 2.018.805 | 640.963,44 | Exceso | 42,56 |
Nola erabili taula hori ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko:
Zure oinarri likidagarria 12.000 eurokoa bada, kuota honela kalkulatuko da:
- Lehen 8.075 eurogatik 613,70 euro ordainduko dituzu.
- Gainerako 3.925 euroengatik (12.000-8.075) 417,62 euro (3.925x%10,64).
Hau da, 12.000 euroengatik 1.031,32 euro ordainduko dituzu (613,70+417,62).