Epez kanpo al nago?

 

Baldin eta Transakzio Finantzarioen gaineko zergaren autolikidazioa aurkezteko epea amaitu eta hura aurkeztu ez bada, horretara behartuta egotean, epez kanpo aurkeztu ahal izango da aitorpena, borondatez.

Hori egin ezean, Foru Ogasunak erregularizazioa eskatu ahal izango dio, eta kuotaren % 150erainoko zehapena ezarri.

Aurkezteko modalitateak

Transakzio Finantzarioen gaineko zergaren eredu honetan kontsultatu dezakezu aurkezteko modua eta tokia.

604 Transakzio Finantzarioen gaineko zerga. Autolikidazioa

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatik ezarri daitezkeen errekarguak, berandutze interesak eta zehapenak.

Gipuzkoako Foru Ogasunak aurkeztutako autolikidazioak berrikusiko ditu eta, itzultzekoa edo ordaintzekoa den kontuan hartuta, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenaren atzerapenaren ondorioz.

Aitorpenak ordaintzeko emaitza badu:

  • Borondatezko epea amaitu ondorengo 6 hilabeteetan, % 5eko errekargua aplikatuko zaio ordaintzeko kuotari.
  • 7. hilabetetik 12. hilabetera bitartean, % 5eko errekargua aplikatzen da, gehi berandutze interesak.
  • Urtebetetik aurrera, % 10eko errekargua aplikatzen da, gehi berandutze interesak.

Aitorpenaren emaitza itzultzea edo negatiboa bada:

  • 100 euroko zehapena jartzen da.