720 eredua - Atzerrian ondasun eta eskubideak

168/2022 Foru Agindua, martxoaren 17koa, atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko erabili beharreko 720 aitorpen eredua eta eredu honen aurkezpen modua eta diseinu logikoak onartzen dituena

Argitara eman da 168/2022 Foru Agindua, martxoaren 17koa, atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko erabili beharreko 720 aitorpen eredua eta eredu honen aurkezpen modua eta diseinu logikoak onartzen dituena.

Aldaketa garrantzitsuenak:

  • Maiztasuna: ondasun higiezinen izan ezik, urtero atzerriko ondasun eta eskubide guztien berri eman beharko da, kategoriaren arabera taldekatuta, betiere kategoria bakoitzeko 50.000 euroko atalasea gainditzen bada. Informazioa ematea ondasun higiezinei eta haien gaineko eskubideei buruzkoa bakarrik denean, aurreko erregelari eutsiko zaio, eta hurrengo urteetan aitorpena egiteko betebeharra egongo da soilik baldin eta ondasun eta eskubide horiek 20.000 eurotik gorako balio gehikuntza badute azken aitorpena aurkeztea eragin zuenaren aldean. Salbuespena: urte horretan zergadunak beste edozein ondasun kategoriari buruzko informazioa emateko betebeharra badu, ondasun higiezinei edo haien gaineko eskubideei buruzko informazioa ere eman beharko du, nahiz eta 20.000 eurotik gorako balio gehikuntza egon ez arren.  
  • Epea: orain arte, urtarrila eta martxoa bitartean aurkezten zen urteko informazio-eredu hau. Orain apirilaren 1etik ekainaren 30era aurkeztu behar da. 720 ereduko datuak dira hurrengo kanpainan ondarearen programara deskargatu ahal izango direnetako batzuk. Horretarako, argi dagoenez, beharrezkoa izango da 720a aurkeztea deskargatu aurretik.
  • Kriptotxanponak: 720 eredua aurkezteko betebeharraren ondorioetarako, kriptotxanpon guztien baterako balioa 50.000 eurotik gorakoa izango da.

 

Informazio gehiago: