Berrikuspen katastrala

Departamentu honek Gipuzkoako hirilurren ondasun higiezinen balore katatrastalen berraztertzea bukatu du, 2017tik aurrerako ondorioekin.

Kontuan izanda azken berrikuspena 2001. urtekoa dela, bi arrazoi nagusi aipa daitezke oraingo berrikuspena aurrera eramateko: batetik, araudi aplikagarriak balio katastralak eguneratu beharra ezartzen duelako, eta, bestetik, harrez gero aldaketa nabarmenak izan direlako balio horietan.