60T Aitorpen-likidazioa. Ondare eskualdaketak

Nork aurkeztu behar du?

  • BEZari lotu gabeko eskualdaketetan ondasun edo eskubide bat eskuratzen dutenek. Adibidez, bigarren eskuko etxebizitza bat erostean.
  • BEZ ordaintzetik salbuetsita dauden errentamenduetan, errentariak (maizterrak).

Zer aitortzen da?

Honakoak aitortzen dira:

  • Ondasun edo eskubideen kostu bidezko eskualdaketak (prezio baten truke), “inter vivos” egintza orotan. Hau da, bizi diren pertsona fisiko edo juridikoen artean gertatzen direnak.
  • Eskubide errealak (usufruktuak), maileguak, fidantzak, errentamenduak, pentsioak eta emakida administratiboak eratzea.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Arauak, (PDF) abenduaren 30ekoak, 41 artikuluan  jasotako zerga onurez baliatzeko aukera dago.

Aplikatu beharreko zerga tasak eta eskalak, saltzen den ondasun motaren baitan egoten dira.

Eredua nola aurkeztu eta diru sarrera nola egin

Modu hauek daude eredua aurkezteko:

  • Internet bidez: Zergabidea plataforma erabiliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.

  • Paperean: Izapideak elektronikoki egitera behartuta ez dauden edo beren borondatez Zergabidea web plataformaren bidez aurkeztea aukeratu ez duten kolektiboek, eredua aurkeztu ahal izango dute aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua edo Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratutako inprimakia Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da finantza entitate laguntzaileetakobatean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

Aurkezteko epea

Aitorpen-likidazioa 30 laneguneko epean aurkeztuko da (astelehenetik ostiralera) zerga honi lotutako notaritzako agiria luzatzen denetik hasita.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Araudia

298/2025 Foru Agindua, ekainaren 27koa, 60-A, 60-T, 60-S, 670, 671 eta 672 ereduen aurkezpenarekin lotutako zenbait alderdi aldatzen dituena.

393/2023 Foru Agindua, irailaren 4koa, 60-A, 60-T, 60-S, 620, 670, 671 eta 672 ereduak aurkezteko eraren zenbait alderdi aldatzen dituena.

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankidetzan jarduteko era onartzen duena (PDF)

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

443/2022 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga autolikidatzeko 60-A, 60-T eta 60-S ereduak onetsi eta horiek nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin ezartzen dituena.

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

Informazio interesgarria

Administrazioak, eskualdatutako ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatuko du beti.

  • Ondasun higiezin baten balioari buruzko informazioa: Informazio hori nahi izanez gero, zergadunak eskualdatzeko ondasun higiezinen balorazioa (PDF) edo landalurren, lursail hiritarren edo hiritargarrien balorazioa (PDF) izeneko instantzia administratiboa bete dezake xede horretarako; bestela, idatzi bat aurkez dezake Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2, 20018 Donostia) edota Herritarren Arretarako Bulegoak. Interesatuak, kasuan kasuko ondasunaren datuak adieraziko ditu; gainera, NANaren kopia eta, aurkeztu beharreko agiriak (Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren eta eskrituren kopia) aurkeztuko ditu.