2024ko atxikipenak 

Lanaren etekinak

Kapital higigarriaren etekinak

  • Orokorra: %19
  • Letrak: %0
  • Irudia ustiatzeko eskubidea lagatzeagatik lortzen diren etekinei: %24
  • Jabetza intelektualetik datozen etekinei, zergaduna autorea ez denean: %15

Kapital higiezinaren etekinak

Ondasun higiezinen errentamendua eta azpierrentamendua: %19

Ondare irabaziak (inbertsio fondoak eta sariak)

  • Orokorra eta sariak: %19
  • Inbertsio Fondoak: %19
  • Harpidetza eskubideak: %19

Jarduera profesionalak

  • Orokorra: %15 
  • Beren jarduera profesionala hasten dutenentzat (hasierako urteko eta hurrengo bietako atxikipena): %7
  • Beste kasu berezi batzuk*: %7

*Kasu bereziak:

  • Udal zerga-biltzaileak.
  • Aseguru bitartekariak, kanpoko laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituztenean.
  • "Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado"ren ordezkari komertzialak.
  • Zergadun hauek:
    • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako 2º sekzioaren  851., 852., 853.,861.,862., 864. eta 869. taldeetan sartuta dauden jarduerak egiten dituztenak.
    • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako 3º sekzioaren  01., 02., 03. eta 05. Multzoetan sartuta dauen jarduerak egiten dituztenak.
    • Edo, jarduera profesionaletik ondorioztatutako kontraprestazioa honelako zerbitzu prestazio bat egiteagatik lortzen dutenak: zerbitzu prestazioaren izaera dela eta, hura besteren kontura egingo balitz, arte eszenikoetan, ikus-entzunezkoetan eta musikaletan aritzen diren artisten  edota jarduera hori garatzeko beharrezkoak diren jarduera tekniko edo osagarriak egiten dituztenen lan harreman bereziaren  aplikazio eremuan sartuko litzateeken zerbitzu prestazio bat. Nolanahi dela ere, aurreikusitako kasuetako edozeinetan, beharrezkoa izango da jarduera horiegatik aurreko ekitaldian izandako etekin osoen bolumena:
      • 15.000 eurotik beherakoa izatea eta gainera
      • Jarduera ekonomikoengatik eta lanarengatik zergadunak ekitaldi horretan lortu dituen  etekin osoen  100eko 75 gainditzea.

Kapital  higigarria / Jarduera ekonomikoak

Jabetza intelektuala:

  • Orokorra: %15
  • Erregelamenduko 108.1 artikuluan aurreikusitako atxikipen tasa murriztua aplikagarri denean: %7
  • Hainbat urtetan zehar sortuko diren egile-eskubideen lagapenaren konturako aurrerakinak: %7

Beste jarduera ekonomikoak

  • Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak orokorrean: %2
  • Txerri-azienda gizentzeko eta hegazti-hazkuntzako jarduerak: %1
  • Basogintzako jarduerak: %2
  • Enpresa-jarduera jakin batzuk Zenbatespen Objektiboan: %1
  • Irudi-eskubideak lagatzea: %24
  • Gainerako kontzeptuak (Erregelamenduko 93.2.b) etekinak): %19