Epez kanpo al nago?


Atxikipenen eta atxikipenei buruzko konturako sarreren zerga aitorpenak aurkezteko epea amaitu denean  (110 eredua, 111 eredua, 115 eredua, 117 eredua, 123 eredua, 124 eredua, 126 eredua, 128 eredua, 211 eredua, 215 eredua, 216 eredua), horretara behartuta dagoenak aurkezpen hori egin gabe, zergadunak aitorpena epez kanpo boluntarioki aurkeztu ahal izango du.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zigor handiagoa jarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezpena, ereduen arabera, internetez, disketean edo paperean egin ahal izango da. Modalitate horiek eta aurkezteko lekuak 110 ereduan, 111 ereduan, 115 ereduan, 117 ereduan, 123 ereduan, 124 ereduan, 126 ereduan, 128 ereduan, 211 ereduan, 215 eredua, 216 ereduan kontsulta ditzakezu.

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatiko errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak

Zergadunak aurkeztu duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du eta, berandu aurkeztu duenez, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu:

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa edo positiboa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean)

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu):

  • 6 hilabete arteko atzerapena: %5eko errekargua aplikatuko da ordaindu beharreko kuotaren gainean.
  • 6. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira..
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • Urraketa larriagatik zerga kuotaren gaineko %75eko isuna ezarriko zaizu (%45eko adostasuna emanez gero)..

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada (Ogasunak zergadunari itzultzen dio)

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu):

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztekoa: 30,05 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztekoa: 100 euroko isuna.


Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu):

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztekoa: 60,10 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztekoa: 200 euroko isuna.

Errekerimenduei kasu ez egiteagatik zigorrak

Foru Ogasunak aitorpena epez kanpo aurkezteko eskatzen badizu eta errekerimenduari ez badiozu kasu egiten, Ogasunak atzerapena jakinaraziko dizu. Zenbat eta jakinarazpen gehiago jaso, handiagoa izango da zigorra.

Partikularrentzako
1. jakinarazpena: 150 euro
2. jakinarazpena: 150 euro
3. jakinarazpena: 300 euro

Enpresentzako
1. jakinarazpena: 300 euro
2. jakinarazpena: 1500 euro
3. jakinarazpena: aurreko urteko negozio cifraren %2 (gutxienez 10.000 euro, gehienez 40.000 euro).