Langile aktibo desgaituei aplika dakizkieen 2025eko atxikipenak, uztailaren 1etik aurrera


Langile aktibo ezinduei atxikipen portzentajeen taula orokorra aplikatuko zaie. Langileak duen ezintasun egoeraren eta kalkulatutako etekinen arabera, dagokion atxikipen orokorren taulako portzentajearen hurrengo taulan adierazitako portzentajea kenduko zaio.

 

Urteko etekina

 

Minusbaliotasun maila

 

4.a) apartatua 

4.b) apartatua

4.c) apartatua

Gutxienez

Gehienez

0,00

25.040,00

9

12

25.040,01

32.120,00

7

12

32.120,01

47.140,00

6

10

47.140,01

55.850,00

5

10

55.850,01

79.550,00

4

8

79.550,01

120.120,00

3

6

120.120,01

187.400,00

2

5

187.400,01

Hortik Aurrera 

1

3

 

A egoera: Desgaitasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65etik beherakoa duten langile aktiboak.

B egoera: Desgaitasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten langile aktiboak, mugikortasun murriztuko gabezia egoeran daudenean. Mugikortasuna murriztuta dutela joko da Mugikortasun Jardueren Mugen azpibaremoan, desgaitasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuaren bidez onetsian, 100eko 25eko edo hortik gorako mugikortasun falta ematen zaienean.

C egoera: Desgaitasun maila 100eko 65 edo handiagoa duten langile aktiboak.

Atxikipen portzentajea gutxitu nahi duten langile aktibo desgaituek ordaintzaileari aurkeztu beharko diote Gizartekintza Departamentuak edo beste organo eskudun batek egindako ziurtagiri bat, gutxipen horretarako eskubidea lortzeko eskatutako beharkizunak betetzen dutela frogatzeko.