Zer aitortzen da?

Borondatezko gizarte aurreikuspenerako entitateak eta pentsio fondoak kudeatzen dituzten entitateak:

  • Bazkide arrunt edo partaideen ekarpenak
  • Bazkide babesle edo sustatzaileen ekarpenak.

Borondatezko gizarte aurreikuspeneko bazkide babesleak eta pentsio planen sustatzaileak:

  • Bazkide babeslearen edo sustatzailearen ekarpen kengarriak eta zerga ondorioetarako langileei esleitutakoak.
  • Enpresa ekarpen kengarriak, fiskalki zergadunei esleitu ezin zaizkienak.

Sistema alternatiboei atxikitako enpresa edo entitateak:

  • Enpresa edo entitatearen ekarpen eta zuzkidurak, enpresa edo entitatearentzat kengarriak ez direnak eta zerga ondorioetarako zergadunei egotzi ez zaizkienak.
  • Enpresa edo entitatearentzako kengarriak ez diren ekarpenak, zerga ondorioetarako langileei egotzi ezin zaizkienak, jada hartutako pentsioengatiko konpromisoak kanporatzeko.
  • Enpresa edo entitatearentzako kengarriak diren ekarpenak, fiskalki langileei egotzi ezin zaizkienak, jada hartutako pentsioengatiko konpromisoak kanporatzeko.

Gizarte aurreikuspeneko mutualitateak. Mutualitate horiei ondokoek ordaindutako zenbatekoak aitortuko dira:

  • Kenkarirako eskubidea eman dezaketen profesional edo enpresari indibidualak.
  • Besteren konturako langileak edo bazkide langileak, kenkarirako eskubidea dutenak.
  • Sustatzailea, zerga ondorioetarako langileari egotzitakoak.

Aitorpena heriotza, alarguntza, erretiroa edo antzeko egoeraren bat, ohiko lanerako ezintasun iraunkor osoa, edozein lanetarako erabateko ezintasun iraunkorra eta elbarritasun handia estaltzen duen zatiari dagokiona izango da.

Aseguratutako aurreikuspen planak merkataltzen dituzten entitate aseguratzaileak:

  • Aurreikuspen plan aseguratuen hartzaileek ordaindutako primak.