345 Gizarte aurreikuspeneko sistemei buruzko urteko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

  • Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak eta pentsio fondoak kudeatzen dituzten erakundeak.
  • BGAEen bazkide babesle gisa edo pentsio planen sustatzaile gisa jarduten duten enpresak.
  • Ordezko sistemetara bildutako enpresa edo entitateak, betiere onuradunei ez bazaie kontribuzioen edo ekarpenen egozpen fiskalik egiten.
  • Gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, ekarpenen xedea jarraian adierazten diren kontingentziak estaltzea denean: heriotza, alarguntza, zurztasuna, erretiroa edo antzeko egoeraren bat, ohiko lanerako ezintasun osoa edo iraunkorra, edozein lanetarako erabateko ezintasun iraunkorra eta baliaezintasun handia.
  • Aseguru entitateak, honako produktuak merkaturatzen dituztenean:aseguratutako aurreikuspen planak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak, eta bakarrik mendekotasun ertainaren edo handiaren arriskua estaltzen duten produktuak

Zer aitortzen da?

Zergapeko bakoitzak aitortu behar duena jakiteko beharrezko informazioa.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hauek, inprimatuta, nahikoa dira aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Laguntza programa

ZergaBidea (HTML)

Araudia

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errege­lamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin ­batzuk gara­tzen dituen Erregelamendua alda­tzen duena.

1139/2011 Foru Agindua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baita borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio plan eta fondoei, ordezko sistemei, gizarte aurreikuspeneko mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, aurrezpen sistematikoko banakako planei, enpresen gizarte aurreikuspeneko planei eta menpekotasun aseguruei buruzko urteko aitorpenaren 345 eredua, eta aurkezteko moduak. (PDF)

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga