Nork aurkeztu behar du?

Erregimen erraztuan tributatu beharko dute ondoko irizpideak betetzen dituzten zergadunek:

1. Errenta esleipeneko erregimeneko (banatu gabeko herentziak, ondasun komunitateak,…) pertsona fisiko eta entitateak, betiere beren partaideak pertsona fisikoak (partikularrak) badira.

2. Erregimen Erraztua aplikagarri zaien jardueraren bat egiten dutenak.
3. Erregimen horren aplikazioari uko egin ez diotenak.

Erregimen erraztuari uko egiteak hiru urteko ondorioak izango ditu gutxienez.

Enpresariak edo profesionalak erregimen erraztutik kanpo geratuko dira, baldin eta:
1. Jarduera bakoitzarentzako ezarritako mugak gainditu badituzte.
2. Erregimen erraztuan biltzen ez diren beste jarduera ekonomikoak egiten badituzte, honakoak salbu: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako erregimen berezikoak edo Baliokidetasun Errekarguaren erregimen berezian sartuta daudenak edota arauz zehaztutako beste hainbat jarduera (ondasun higiezinen errentamendua).
3. Aurreko urteko sarrera bolumenak urteko 450.000 euroko zenbatekoa gainditu badu bere jarduera enpresarial edo profesional guztientzako edo urteko 300.000 euro, bere nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzako jarduera guztietarako.
4. Aurreko urteko sarrera bolumenak urteko 300.000 euroko zenbatekoa gainditu badu, ondasun eta zerbitzuen eskurapen eta inportazioetan, bere jarduera enpresarial edo profesional guztiak aintzat hartuta.